Espainiako Auzitegi Gorenak Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plana (PIGRN 2010-2020) bertan behera utzi ondoren, Nafarroako Gobernuak hasi du plan berri bat osatzeko prozesua: “Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua 2015-2025” (PIGRN). Sustrai Erakuntzak ekimeneko kideek azaldu dutenez “Erran daiteke bost urte galdu ditugula Nafarroako hondakinen kudeaketaren auzian, eta plan berriarekin, aurrekoaren urteak aldatu nahi dituztela, nagusiki. Hortik aurrera, ezer gutxi.” Honekin batera Sustrai Erakuntzak plan honetan benetako herritarren parte hartzea aldarrikatzen du: “Beldur gara gobernuaren asmoa dela plan berria onartzea, herritarren parte hartzeari gutxieneko tartea eskainiz. Horretarako, egutegiko 18 eguneko epea baino ez dago. Gainera, kontuan hartu behar dugu jendaurrean ez dutela erran prozesua martxan jarri dela. Hori guztia ikusita, uste dugu parte hartze prozesu hori prozesu benetan irrigarria izanen dela.”
Prozesua martxan jarri duen Foru Aginduak ere ez du zehazten parte hartze prozesu hori nolakoa izanen den. Agiri horren arabera, oraingoz parte hartzeko dauden bide bakarrak bi dira: proposamenakaurkeztea, batetik; eta, bertzetik, “lan eta parte hartze talde bat” osatzea, “interesgarritzat” jo daitezkeenalderdiei buruzko eztabaida egiteko.
“Hori guztia kontuan hartuta, uste dugu informazio publikorako eta parte hartze publikorako eskubideak urratzen ari direla; eta badela ordua martxan jartzeko hondakinak kudeatzeko moduari buruzko eztabaida eta gogoeta prozesua. Gobernuak hasieratik erran beharko luke zeintzuk diren auzi horretan giltzarritzat joko dituen auziak. Ez da nahikoa web orri batean hainbat agiri jartzea, eta web horri horren bidez herritarrei parte hartzeko eskatzea. Eragile politiko eta sozial guztiek adostutako plana lortu behar dugu; eta plan horrek erantzuna eman behar die, gainera, hondakinak kudeatzen dituzten toki erakundeen beharrei eta eskaerei. Hori egin zen aurreko plana osatzeko prozesuan, herritarrek hala izateko presioa egin zutelako” gaineratu dute.
Arrazoi horiengatik erabaki du Sustrai Erakuntza Fundazioak idatzi bat aurkeztea Nafarroako Gobernuan “Gure asmoa da gobernuak hutsean uztea mahai gainean jarri duen erdizkako parte hartze prozesu hau, eta berriz has dezala, modu egokian. Benetako parte hartzea bultzatzeko plan bat osatzeko eskatudiogu, hondakinak kudeatzeko plan berria egin ahal izateko. Aldi berean, Sustrai Erakuntzak erran nahidu prozesu horretan parte hartzeko interesa duela, eta, ondorioz, parte hartuko du plan berria osatzeko lan eta parte hartze taldean.”