Euskal Herria feminismotik eraikitzeko deia egin dute

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 5a, 19:35

Martxoaren 8ko manifestazioa Gazteluko Plazatik abiatuko da, 12:00etan.

Aldaketa feminista aldarrikatzeko eguna izanen da igandekoa. Erreformek eta murrizketek prekarizazioa eragin dute emakumeengan, indarkeria eta erasoak areagotu egin dira. Hala nabarmendu du Euskal Herriko Plataforma Feministak. Emakumearen Nazioarteko Egunean aldarrikatzeko asko dagoela nabarmendu du era berean.

Manifestazioak Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herria feminismotik eraikitzen ari gara lelopean irtengo dira kalera Euskal Herriko hiriburu guztietan. Iruñean eguerdiko hamabietan izanen da protesta Gazteluko Plazatik abiatuta.

Gaineratu dutena, Mundu mailan laugarrenez ospatzen ari dela Emakumeen Mundu Martxa, Kurdistanen hasiko da igandean eta Euskal Herrira irailaren 28an iritsiko da. Urria arte ekimen ugari eginen dituztela iragarri dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!