CANi buruzko liburua aurkeztuko du Joxerra Senarrek bihar Katakraken

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 3a, 11:40

Joxerra Senar BERRIAko kazetariak CAN: eta hemen ez da ezer gertatu liburua aurkeztuko du bihar, Katakraken, eta bezperan aurrerapena egin du Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan.

 

Nafarroako finantza erakunde nagusiaren hondoratzea nola gertatu den eta arduradunak zein diren zehazten du lan honetan Joxerra Senarrek CAN: eta hemen ez da ezer gertatu liburuan. Nafarroako Kutxaren galeraren aurrean, "beste aldera begiratu dute Nafarroako elite politiko eta ekonomikoak" dio Senarrek. Euren erabakien ardura "isiltasunezko belo batekin" estali nahi dute. Baina liburu honek belo hori altxatzea du helburu.

CAN: eta hemen ez da ezer gertatu liburua Pamiela argitaletxearekin kaleratu du, ELAren Manu Robles Arangiz fundazioaren laguntzarekin. 288 orrialdeko lana da, eta 20 euroan erosi ahal izanen duzue. Bihar aurkeztuko du liburua jendaurrean Joxerra Senarrek, arratsaldeko 19:00etan, Katakraken.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!