Behera egin du langabeziak otsailean, Espainiako Enplegu Ministerioak gaur eman dituen datuen arabera. 379 langabe gutxiago daude otsaila amaieran, urtarrilean baino %0,77 gutxiago. Duela urtebete bete baino 4.033 lagun gutxiago dabiltza lan bila; %7,6 jaitsi da langabe kopurua urtebetean.
Sektoreka, industrian jaitsi da langabezia gehien otsailean, 264 langabe gutxiagorekin; behera egin du, era berean, zerbitzuetan eta eraikuntzan. Aldiz, gora langabe kopurua nekazaritzan eta aurretik lanik gabe zeudenen artean.
Nafarroan lanik gabe dauden 49.049 herritarretatik 22.842 gizonak dira eta 26.207 emakumeak. 4.586k 25 urte baino gutxiago dituzte.