Nafarroako Gobernuak 358 lanpostu finko eskainiko ditu. Horietako 209 Osasunbidean, 134 Hezkuntzan, 10 Suhiltzaileen Partzuergoan, eta bost urritasun psikikoak dituzten pertsonentzat gordeko dituzte.
Hauteskundeetarako hiru hilabete falta direlarik iragarritako Lan Eskaintza Publiko horrek ez du data zehatzik. Gobernuak ostegunean aurkeztuko du proposamena Funtzio Publikoko Sindikatuen Mahaian, eta han adostuko dute noiz egin azterketak.
Presidentetza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrasek eta Juan Luis Sanchez de Muniain eledunak egin dute iragarpena, gaurko gobernu bilkuraren ondotik.