Yala hitzak, besteak beste, lurraldea da. Gure kasuan Palestinako herria, izan dena, dena eta izanen dena: ibaitik itsasoraino; Jordan ibaitik Mediterraneo itsasoraino.
Irakurri dudanaren arabera yala yala termino arabiarra da, yala bezalako aldaerak dituena, herri arabikoan ohikoa den esaldia "goazen" esan nahi duena.
Atzokoa egun historikoa: Europako hiru estatuk onetsi dute Palestinako Estatua aitortu dute. Bakea helburu.
Zein zaila egiten zaidan une honetan Palestina herria bakea hitzarekin erlazionatzea. Zein mingarriak diren hortik datozen berri guztiak. Zein lotsagarriak diren ustez zibilizatua den munduaren jokaerak, konplizitateak.
Yala yala, Palestina. Espero dut noizbait bakea errekuperatzea. Baina noizko bakea? Orain dela 57 urte Israel Estatua sortu zutenetik Palestinak ez du bakerik izan. Etengabeko lapurketaren lekukuak izan dira Palestinarrak. Boteretsuak dira lapurrak, maltzurrak.
Atzoko ebazpenean, 1967an adostu zituzten mugak aitortu ditu Espainako Estatuak eta gaineratu du ez dagokiola berari beste herrialdeen mugak zehaztea.
Baikorra izan nahi dut. Baikorra izan naiz beste zenbaitetan eta errealitateak bestelakorik erakutsi dit.
Yala Yala, Palestina. Goazen aurrera zuen bakea lortu arte.