Gorroto diskurtsoen ondorioak

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2024ko mai. 22a, 16:35

Egunotan ultraeskuindarren bilkura batean Mileik esandakoak jende askoren ahotan dago. 
 
Presidente aukeratu dutenetik, aunitz dira Argentinan aldatzen ari diren gauzak. 
 
 
Jende gutxik daki, ordea, Argentina aitzindaria izan dela Amerikan feminismoaren eta LGTBI pertsonen eskubideen defentsan eta legeetan. Orain, atzerapauso nabarmenak egiten hasiak dira. 
 
 
Argentinako jendeak, hemengoak bezala, erdietsitako eskubideak galtzea ezinezkoa zela pentsatuko zutelakoan nago. Errealitatea, alabaina, bertzelakoa da. 
 
 
Ultraeskuindar guztiek egiten duten bezala, zisheteroarau patriakalari gorazarrea egiten diote eta sexu-genero disideenten kontrako mezuak eguneroko kontua dira. Ondorioz, hainbat eta hainbat pertsona, gizonak bereziki, legitimaturik eta hauspoturik sentitzen dira hitzetatik ekintzetara salto egiteko, indarkeriazko ekintzak egiteko.  
 
 
Gertatzen ohi den bezala, ez dugu eguneroko erasoen berri izaten, baina mundu osora zabaldu da hiru emakume lesbianaren kontrako atentatuaren berria, heriotzarainoko erasoa izan baita. Atentatu lesbofobo lazgarria. Andrea, Roxana eta Pamela zuten izena
 
 
Bat egiten dut aurreko ostiralean Argentinako enbaxadaren aitzinean bildu ziren pertsonek eginiko oihuekin: "Heteroarauak hil egiten du" "Estatua erantzulea da" "Lesbianak izateagatik erre zituzten" "Aski da LGTBI pertsonen aurkako gorrotoa" "Bakar bat ere gutxiago" "Lesbizidioa izan zen"
 
 
Nik bakarra gehituko dut: gorroto diskurtsonen ondorioa da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!