Bozketa astea

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2024ko urt. 31a, 15:15

Hezkuntza komunitatea urduri dabil azken bolada honetan, beste behin ere, aurten eskoletako ordutegia erabakitzeko bozketa egitera beharturik baitaude familiak. 

 

Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publiko guztietan lanaldi zatitua berriro ezartzea, barkatu inposatzea, erabaki zuenetik asko eta asko izan dira aditu diren aldeko eta kontrako jarrerak. Ez dira hutsetik abiatu, ikastetxe gehienetan lanaldi jarraitua erabakita baitzegoen. 

 

Ikasleei begira, ez dut garbi zein den egokiena: jarraitua, zatitua ala malgua. Baina garbi dut kontu bakarra dagoela mahai gainean, hau da, astea nola antolatu. Baina hortik harago doa afera: nire ustez ikasturte osoa nola antolatu aztertu behar genuke, ikasleen ikas-erritmoak zein diren aztertu eta horren arabera urtea antolatu. 

 

Hemen, berriz, festa katolikoen arabera antolatzen dugu ikasturtea: herriko zaindaria, katolikoen aste santua eta  gabonak. Hirurak erlijio katolikoarekin erlazionatuak. Horren ondorioz, bigarren eta hirugarren hiruhilekoak  laburragoak edo luzeagoak izaten dira. 

 

Ikastetxeak berriro bozkatzera behartu izana nagusikeria-adierazpen argia izan da. Gimenoren eta Gobernuaren moldea hezkuntzan. 

 

Nire irudikoz, hezkuntza komunitateak bestelako errespetua merezi du, eta gizarte akonfesionalak ere bai. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!