Turismoa hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2023ko ira. 27a, 15:09

Turismoaren nazioarteko eguna den honetan, inoiz baino kezka handiagoa
dago turismoak sortzen dituen ondorioekin.


Nonbait, turismo jasangarria eta arduratsua izatea guztiz ezinezkoa da
hainbat hiritan.


Dagoeneko, ez dago herri, hiri edo lurraldetako administrazioen esku
turismoaren bultzada: enpresek negozio biribila bihurtu dute,
inbertsio-funtsek euren mugarik gabeko negoziotzat dute eta turismo
eredua bera ere euren atzaparretan dago neurri handi batean.

Denok turismoa egin nahi dugu, denok nahi dugu merke igaro gure
egonaldia edozein tokitan, baina gutxi dira horrek dakatzan ondorioez
ohartzen direnak.

Egun, turistifikazioa gure hirien paisaia eta bizimodua bera ere
eraldatzen ari da, baita Iruñean ere. Betiko dendak eta tabernak
eraldatuak dira turismo egiten ari diren pertsonen mesedetan.

Baina, turismo eredu hau gelditzerik dugu? Administrazioari leporatzen
zaio behin eta berriro axolagabe jokatzen duela, baina administrazioa
ez da honen guztiaren eragile bakarra. Errentan jartzeko pisua dutenek
ere horren ardura dute: turistentzako egonaldi laburrerako alokairuan
jarri edo etxebizitza gisa erabili, modu iraunkorrean.

Ni, ezbairik gabe, bigarrenaren aldekoa naiz. Denon ardura da gure
hirien bizimodua mantentzea; bestela, epe ertain-luzean bertako jendea
aldi baterako turista populazio batekin ordeztea dakar; eta, ondorioz,
komunitatea ez-komunitate baten oldearen eraginez, desegitea eta
jatorrizko identitate soziala galtzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!