Maite zaitugu

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2018ko ots. 19a, 13:27

Horixe izan da Chrysallis Euskal Herriak Ekairen heriotza salatzeko eta familiari sostengua adierazteko hautatu duen leloa.
Ekairen heriotzaren berri izan nuenean zirrara malko bihurtu zen, eta malkoa negar.
16 urteko mutiko batek bere buruaz beste egiten badu, jendarte osoaren porrota agerikoa da. Nonbait, gehiegizko presioa jasan zuen Ekaik: ikastetxean, osasun zerbitzuan behar zituen hormonak hartzeko, dokumentazioa aldatu nahian ibili zenean …
Hauexek eta beste hainbat dira pertsona trans* batek egunero jasaten dituen presioak, begiradak, mesfidantzak, ezintasunak, bazterkeriak, oztopoak, hormak.
Gehiegi 16 urteko mutiko batendako.
Familiak agertutako maitasuna ez zen nahikoa izan inguruko oztopoak gainditzen laguntzeko.
Orain inflexio puntua etorriko delakoan nago. Baina sobera berandu da Ekairendako. Sobera berandu bera bezalako beste askorendako. Sobera berandu euren benetako identitatea ezkutaturik bizi izan diren horiendako.
Transfobiak hiltzen du. Agerikoak eta sotilak. Barruan daramagun transfobia uxatzen ez dugun bitartean, beste hainbat Ekai ezagutuko dugu.
Ekairen aitak dioen bezala, espero dut Ekairen joanak besteen bidea leuntzeko balio izatea, eta transfobiak hitzen duen azkena izatea.
Ekai, maite zaitugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!