Hiritartasun aktiboa

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2017ko urr. 2a, 11:48

Nafarroako emakume eta gizonen arteko berdintasun legearen aurreproiektua aztergai dago Gobernuaren gardentasun atarian, bai eta Nafarroako Berdintasun Institutuak aste honetan antolatu dituen hainbat lantaldetan ere.
Legeak bost ardatzen inguruan egiten du dantza: hiritartasun aktiboa, bizitzaren sostengarritasuna , ezagutza, lurralde sostengarria bizitzarako eta azkena, emakumeen aurkako bortizkeria.
Noiz eta aste honetan dugu aztergai hiritartasun aktiboa Nafarroan. Noiz eta hemendik bostehun kilometrora milaka eta milaka pertsonak euren burujabetza modu baketsuan maila gorenean erakutsi nahi izan duten egunaren biharamunean. Herri oso baten parte-hartzea erraldoia zapuzteko ahalegin guztiak egiten saiatu diren egunaren biharamunean.
Testuinguru honetan berriro lehenengo ardatza azpimarratu nahi dut: hiritartasun aktiboa.
Ezin neurtu atzokoak nolako garrantzia izan duen belaunaldi berrien ahalduntze prozesuan, bozka egiteko guneetan bizi izan dituzten elkarlanak, beldurrak, ilusioak … elkarrekin egin dituzte. Norberaren eskubideen defentsan modu baketsuan egiten ahal dela ikasi eta irakatsi egin dute, herri aktibo bat osatzen dutelako. Estatuak erakutsi duen bortizkeriaren aurrean, erantzun baketsua, desobedientzi zibil aktibo eta baketsua. Inbidiagarri.
Hemen badugu bide luzea egiteko. Lehenengo pausua norberaren burujabetzatik abiatzea da.
Berdintasunean, gizonok, emakumeok eta besteok, denok batera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!