Pasa den igandean, urriak 18, TRANSEXUALITATEAREN
DESPATOLOGIZAZIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA izan zen.
Transexualitatea buruko eritasunen zerrendatik orain gutxi kenduta ere,
asko dira terapia ezartzen duten psikiatrak. Hala ere, Trans gehienek – ikasleek
barne – ez dute terapia beharrik. Familiek, aldiz, bidelagun egokiaren beharra
aldarrikatzen dute.
Aukera anitza dagoela ikusarazi behar zaie gazteei, eta azpimarratu
haiek beraiek direla euren sexualitatearen jabe . Transfobia eta bazterkeria
gorabehera, euren etorkizunaren jabe dira.
Eskoletan ere badugu zeregin handia. Garbi dugu irainei, bazterkeriari,
bullyingi zero tolerantzia erakutsi behar diegula, eta hezkidetzak behar duela
izan gure irakastearen ardatza; baina badira beste hainbat neurri hartu
beharrekoak. Adibidez, aldageletan gorputzak besteen begi-bistan jartzeko
atakan daude, eta helduen kontroletik at dauden esparru horietan gertatzen
da hainbat egoera arriskutsu: gutxiesteak, trufak, irainak... Antzeko zerbait
komunetan gertatzen da, erabili nahi ez duten komunera joatera joan behar
izaten dutelako. Eta prozesua garatzen duten bitartean, nahi duten izenaz
deitzeko eskubidea bermatu, legeak lege.
Erronka dugu aurrean. Eta lan hau jendarte osoari dagokio, ez soilik irakasleoi
edo egoera hau hurbil bizi dutenei.