Telefono hautsiarena

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2025eko urriaren 29a

Azkenaldian, zenbaitetan gertatu zait gaizkiulertuak izatea zuzenean jaso ez ditudan mezuengatik. Hau da, beste norbaitek birbidali behar izan dit edo abisatu behar izan nau niri zuzenduriko mezu bat edo beste iritsi dela. 

Mezularitzak, dela emaila, dela whatsappa, dela antzeko beste edozein bide, abantaila asko dituen kontziente naiz, baina, halaber, mezuak bidaltzen diren inpertsonaltasun horrek, esan beharrekoa bitan ez pentsatzera garamatzala iruditzen zait, hausnartu gabe mezua jasoko duen horrek nola hartuko duen idatzitakoa. Eta horri gehitzen badiogu norbaiti zuzenduriko mezuak beste norbaiti iristen zaizkiola zuri bidaltzeko enkarguz, komunikazio bidea nahasi eta zakartzen da.

Egunero darabilt online mezularitza, eta ez diot egiteari utziko. Areago, eraginkorrak izateko eta hitz egiten direnak erristraturik gelditzeko balio du, gero eta erantzunkizun gehiago eskatzen zaizkigun garai hauetan, baina iruditzen zait inoiz baino gehiago eutsi beharko geniokeela zuzeneko kontaktuari, gauzak unean eta aurrez aurre edo ahoz eztabaidatzeko eta konpontzeko bideari, ñabardura asko galtzen baitira bestela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!