Duela egun batzuk irakurri nuen kontseiluaren azken datuen arabera, euskararen erabileran atzera egiten ari ginela. Ez naiz inongo aditua, eta eztabaidak luzerako eman dezake, baina nago indibidualizazioak eta gutako bakoitzak teknologien bidez jasotzen ditugun milaka estimuluek otzan eta menpeko gaituztela.
Pensta genezake sareak eta abar aukerak ireki ditzaketela euskara zabaltzeko eta pregistiatzeko. Nire ustez, bide zaila dute hor euskara bezalako hizkuntza gutxituek. Erran ohi da sareak ez direla kaltegarriak bere horretan, baizik eta horiez egiten den erabileraz. Egia dena da, ordea, inork ez dakiela erabilera egokirik egiten. Eta berdina gertatzen da euskararekin. Sareak aukera bat izan daitezke, baina inork ez daki nola, eta bitartean, kultura eta hizkuntza hegemonikoek leku handia hartzen dute gure egunerokoan.
Hori gutxi balitz, errealitateari muzin egiten diogu eta gazteei exigitzen diegu euskaraz jakin eta praktikatzea. Areago, nahiz eta oinarrizko gaitasunik eskuratu ez, literaturaz galdetuko dizut, baita euskararen historiaz ere. Hemengo hizkuntza dugunez, gazteek jakin beharko lituzketen irakaspen asko jakintzat ematen ditugu.
Hizkuntzaren gaineko haibeste teoria eman beharrean, hobeto genuke benetako euskal hiztunak helburu dituzten irakaspenekin hastea.