Nongo euskara?

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2024ko ots. 12a, 19:08

Askotan lagunekin hizketan hango eta hemengo euskaraz miresten gara, zein polita den, zein hitz ederrak eta ezberdinak dituen, zer nolako zorte handia duten tokiko euskalkia ikasi izanagatik.

Gure euskara, ordea, ez dugu inoiz balioan jartzen. Zein da, halere, gure euskara? Batua, noski. Baina hainbat tokitako hitzak nahasten ditugu zenbaitetan, nongoak diren ongi jakin gabe. Euskara batuaren nahasketa arraro bat hitz egiten dugu Iruñerrian euskaraz ikasi dugunok, eta lagunokin hitz egitera ausartzen bagara, noski. 

Ohikoa da ere batueraz entzuten gaituztenoi nonbaiteko euskaraz ari garen identifikatzen saiatzea, eta batuerakook zer edo zer erakutsi behar dugu, ongi dakigula hemengoak izateko. Horrek ere lasaitasun sentimendu bat sortzen ahal du, euskal komunitate horren parte izateko merezimendu osoa duzula. Ez dakit, sasi identitate sentimendu arraro bat da. 

Niri ere ematen didate atentzioa euskara berezko, edo berezkogo, duten herritarren hizkerek, eta goresten ditut askotan. Baina miretsi, benetan miresten ditut aukera hori izan ez, eta alfabetatzea erabaki dutenena, hasten ari direnen saiakerak, andosillar bat urte gutxitan euskaldun osoa bihurtua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!