Haurrak euren izenak gorputzean idazten ikusi ditugu azken egunotan Palestinatik datozkigun bideoetan, Israelen aginduak betetzen dituzten militarren erasoetan erahiltzen badituzte, erraz identifika ditzaten, umeak dardarka, bonbaketetatik bizirik ateratakoak, neurrigabeko beldurra hezurretarino sartua, gorpuak sakabanatuta, senideak hil dizkieten txiki, gazte, heldu eta zaharrak, imagina ezin den ankerikeria.
Noam Chomskyk dio Plestinaren zorigaitzaren arrazoietako bat nazioarteko babesik ez izatea dela, botererik ez duten neurrian, eskubiderik ere ez dutela. Herrialde boteretsuek badakite Gazan, eta Palestinan orokorrean, gertatzen ari den sarraskia, eta beti izanen dute arrazoiren bat horri muzin egin edo dioten moduan “defendatzeko eskubidea” justifikatzeko, Israel sortu zenetik jazarpen makineria handia izan den arren, bere okupazioa hasi zenetik.
Ezin da jasan halako sufrimendu bortitza eta zilegitasunik eza, Israel eta mendebaldeko estatuen konplizidadea, gizartean aldeen etsaitasuna areagotzea, gerraren aldekoa baita beti euren lema. Propaganda eta diskurtso hegemonikoa jasotzen jarraituko dugu, baina zorionez, sareen abantailen artean, informazioa jasotzeko beste bideak ere baditugu, eta gure eskutan izan dezakegun beherengo mailako boteretik, Palestinaren aurkako sarraskia eta suntsiketa salatzen jarraitu.