Zaintza, eskubideak

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2023ko mar. 6a, 18:46

Zaintza, eskubideak, elkarbizitza, borroka... Hamaika aldarri eraman ditzakegu kaletara martxoaren 8an. Heldu da eguna, beste urte batez, eta atzera begira, lorpen andana izan dira gizartean, inoiz ez naiz nekatuko aipatzen, mugimendu feministari esker. 

Borrokatzeko asko dugu oraindik. Eskatzen dugunak zentzuzkoa lirudike. Zer da zentzuzkoa baina? Indarkeriarik ez jasatea, ez gutxiestea, ez mespretxatzea, feminizatutako lanak balioestea, zaintzak, eskubideak aitortzea... Lege esparruan lorpenak izan dira, baina paper hutsean egotetik, egikaritu daitezen behar dugu, eta, batez ere, gizartea horiekin engaiatu. Asko irabazi badugu ere, gizartearen bazterretan bizi diren horiengana ere heldu behar dugu.

Tamalgarria da, dena den, gaztetxoetan tradiziozko genero rolak birprodutzen direla ikustea, gaitzesgarria den etorkizuneko gizonkeria kutsu hori dutenak. Etxetik hasi behar du hezkuntzak, txikitxoak garenetik. 

Izan ere, oraindik balioesten jarraitzen dira lidergoarekin lotutako balio maskulinoak, eta azpiratuak gelditzen dira gainontzeko jarrerak. Lidergoaren beharraren eztabaidan sartu gabe, egia da beti ditugula bizitzan erreferentziak, eta garaia da maskulinitate normatibotik aldentzen diren beste molde batzuk blioan jartzeko.

Aurrekoan zalantzan jartzen zuen emakume batek bere burua ardura kargu garrantzitsu bat hartzeko, bere izaera, haren irudiz, ez zelako aproposa horretarako, leunegia akaso, bere ahotsa bezalakoa. Behabada halalako erreferentziak gailendu behar ditugu, lan giro osasuntsua, horizontala eta pedagogikoa sustatzen dutenak. 

Ba horixe, hamaika borroka ditugula oraindik eskuartean, eta horiek guztiei aurre eginen diegula hainbat moduz ere bai: zaintzen aldarrikapenekin, lidergo eredu ezberdinekin eta hezkuntzan indar handia jarriz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!