Kutsadura, hamarkadatan

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2023ko ots. 14a, 15:20

Txikia nintzenetik gogoan dut ingurumenaren kutsaduraz aritzea. Hamarkadak dira gaia jopuntuan dagoela, eta egun ere hala da. Egungo haur eta gazteek gizakiaren jardunaren kalteen inguruan ikasten dute, zein aztarna uzten ari garen munduan.

Bizitzera ohitu garen modua ez da jasangarria. Soberakinak, gainkontsumoa eta ditugun baliabideak neurrigabe ustiatzea; horrek guztiak suntsitzen du bizi garen lurra.

Kutsadura ez da zerbait abstraktua, egunero ahora eramaten ditugun jakietan ere dago, arnasten dugun airean, bainua hartzen dugun ur eta itsasoetan.

Fast fashionaz ari gara orain ikastetxean. Diotenez ez dute gaian interesik, eta ulergarria da, beharbada nekatuak daude matraka emateaz gaiarekin, edo sinpleki beste kezka batzuk dituzte buruan. Baina gai hori suntsitzera garamatzan sistema oso baten barnean kokatzen da, jaramon egin behar zaiona. Ez da normala kaleetako erakuslehioak eta dendak arropaz josirik egotea, horietako asko kontsumituko ez direnak, esplotazio egoera lazgarrian sortu direnak. Eta izan ere, jazarpen guztiak lotuta daude, ez delako bakarrik ingurumen arazoa, beste diskriminazio sistemekin hertsiki loturik dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!