Hirien despertsonalizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2022ko api. 25a, 19:09

Aste santuan bidaiatzea eromena da askotan, jendez gainezka baitaude leku guztiak, izan hiria edo mendia. 

Aurten, Londresera bidaiatu dut, jakinda masifikatua izanen zela, eta hala topatu genuen hiria, turistaz josita. Gu geu ere inoiz baino turistagoak izan ginen, eta bikaina izan zen guztia. 

Baina egia da, halako leku globalizatu eta turistikoan, kontsumo etengabera bideratua, eta oso kosmopolita ere bai, kate handiek ordeztu dutela tokiko esentzia. Hori kontzientzian geratu zait mar-marrean, eta tristura apur bat ere sortzen du. Tamesis ibaiaren hegoaldeko pasieran ginela, aurreko mendetako ostatuen egitura gordetzen zuten lokalak zeharkatu genituen, bereziak, historia askoren lekuko izanen zirenak. Batean gelditu nintzen bereziki, barnera begira, tamalez, marka ezagun batek erosia zuena. Eta tamalez diot, horrek langileengan eta ekonomian izan ditzakeen eraginez aparte, guztiz despertsonalizatu delako hiria eta berezi egiten zuen identitatea galtzeko bidean dagoleako, bederen, guk ezagutu genuen zona. Horregatik ez dezagun utzi halakorik gerta dadin, eta egin dezagun guztiok apustu sendoagoa lekuan lekuko kontsumoaren alde.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!