Gaixotasunetan, genero arrakala

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2021ko urr. 27a, 15:33

Datorren urriaren 29a Iktusaren Munduko Eguna izanen da. Osasun entitateetatik helarazten dute sintomak zeintzuk diren jakitearen garrantzia. Horiek antzemanez gero, ahalik eta lasterren medikuarenera jo behar dugu, nahiz eta zalantzak izan iktus bat izan daitekeen. Hil ala biziko afera da. Gaitza goiz tratatzeak, ondorengo albo-ondorioen larritasunean eragina du.

 

Hori dakigula, baina, datuek azaleratzen dute iktusa jasaten duten gizonezko gehiago daudela emakumeak baino. Ez da, gainera, genero arrakala dagoela erakusten duen gaitz bakarra. Bihotzarekin zerikusia duten patologietan, gizonezko gehiago tratazen dira, emakumezkoen aldean. Lehenago detektatzen dira sintomak, eta maizago jotzen dute larritasunez osasun-zentroetara. Ez emakumezkoek eritasun gutxiago jasaten dituztelako, baizik eta gizarteratzen den informazioak betiko subjektua hartzen duelako erreferentzia bezala: gizona, mendebaldekoa eta zuria. Beste arrazoietako bat da, emakumezkoek ez dietela sintomei hainbesteko jaramonik egiten eta horiek jasateko joera handiagoa dutela, hau da, gorputzean gertatzen zaienaren larritasuna gutxiagotzen dute.

 

Ikerketetan ezarri izan diren metodologietako laginetan ez dira tradizioz emakumeak hainbeste kontuan hartu. Horrek, nahitaez, sexuen araberako ezberdintasunak ukatu ditu. Afera da ikstusaren edo bihotzarekin zerikusia duten patologien sintomak ez direla berdin azaleratzen gizon eta emakumeengan, eta, ondorioz, zailagoa dugula emakumeok gaitza antzematea. Hala eta guztiz ere, komunitate zientifikoa genero dimentsioa ezartzen ari da ikerketa proiektuetan azken urteotan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!