Duela zenbait egun , eztabaida interesgarri bat sortu zen sare sozialetan, eta hona ekarri nahi izan dut. Gorputz normatiboa dutenek edo dugunok, eskubidea dugu norberak bere gorputza maitatzeko mezu positibistak zabaltzeko? Gure inperfekzioak, kakotxen artean, maitatzeko? Ez izateko lotsarik gu garen moduan azaltzen? Eta abar.
Ez gaizki ulertu, garrantzitsua da norberak autoestimu ona izatea, bakoitzaren izate osoarekin, nahiz eta askotan fisikoan zentratzen garen. Konplexuak edo segurtasunik eza guztiok ditugu edo izan ditugu, baina kontziente izan behar dugu, gorputzez ari naizela, non kokatzen garen, zein pribilegiorekin edo gabe, gorputz normatiboen barnean edo kanpo.
Gorputza maitatzeko mezua dovek ere zabaldu zuen. Hobe litzateke errora joatea, zerk garamatzan gure gorputzak ukatzera, txikitzera, zauritzera, ezkutatzera, dovek saltzen zuen krema hori ere, finean, gorputz normatibo bat eskuratzeko edo bidea dela saldu nahi zigutela. Beti arituko gara indarrez inposatu diguten eta existitzen ez den genero estereotipo ideal baten erreproduzio inperfektuan, eta, ondorioz, gabeziak, denok. Baina kontuz horiek besarkartzeko mezuak nondik zabaltzen diren, kontrako eragina sortuko badute.