Euskaraldiarekin ohiturak aldatzera

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2020ko aza. 16a, 15:25

Bi urte eta gero, iritsi da berriz ere euskaraldiaren garaia. Euskararekiko konpromisoak egunerokoa izan behar duen arren, ezin da ukatu horrelako dinamika batek eragin baikorra izan dezakeenik guztiongan, denak batera baikaude Euskaraldiak irauten duen bitartean joko berean, nolabait esatearren. Noski, honek guztiak atzetik dakarren antolakuntza izugarria da, eta nola jendarteratu den ekimena, hain modu atseginean, gai dena hainbeste jende eta entitate batzeko, horrek guztiak jende askoren lan etengabea eskatu du. 

Gainontzekooi batzea soilik eskatzen zaigu, eta, nola ez, hautatu dugun rola betetzea, dela ahobizi, dela belarriprest. Hori askorentzat hainbat eremutan ez da erreza. Tartean dago lotsa, euskaraz egiten ez dakiela uste duena, konfiantza falta... Horrek erro sozialak ditu, azpiratua sentitu baitugu gizartean euskara hemen Iruñerrian, zaila dela ere bau, hizkuntza batek izan dezakeen atxikipen emozionaletik aldendu da askotan.

Hori berreskuratzeko balio diezaguke euskaraldiak, gure identitateak balioesteko. Rol bat aukeratu duenak badu, gutxienez, konpromisoaren hazia, beharbada euskaraldiak jarri duena, edo ez, baina ekimena bultzada izanen da askorentzat ohitura aldaketa horietan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!