Komunikatzeko paradgima berriak?

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2020ko mai. 18a, 15:30

Krisi garian komunikazio bideak aldatzen dira ezinbestean. Alarma egoeran beharturik ikusi dugu gure burua aparailu teknologikoak oraindik gehiago erabiltzera elkarren artean komunikatzeko. Ikasketetan, lanean, lagunartean, familiarekin...

Sare bidezko hitzaldiak eta formakuntzak areagotu dira. Klik bakar batean bertan sar zaitezke antolatzaileak hautatu duen plataformara. Erraz eta azkar. 

Aipatutako guztia ez da krisi honetan izandako asmakizuna, baina gizartearen alor guztietan, bai norbanakoak, bai enpresa, insituzio, erakunde eta bestelakoek, bere baliabideak optimizatu behar izan dituzte egitekoak ahalik eta baldintza hoberenetan aurrera eramateko. 

Komunikazio bideez harago, komunikatzen denak ere jasan du aldaketa. Funtsezkoa dute orain enpresek barneko komunikazio eraginkor bat gauzatzea langileen osasuna kontuan hartzen duena koronabirusaren aurrean. Adituek dioten bezala, hartzen diren neurriek bezain besteko garrantzia du horiek komunikatzeko moduak. Horretarako ezinbestekoa da plangintza egoki bat izatea, baita langileen ongizatea lehenestea ere. Nago askok porrot egin izanen dutela alor horretan. 

Dena dela, komunikazioaren arloan hartzen ari diren neurriak luzerako izanen dira? Ezarri diren baliabide eta bide berriak aldiro errepikatzen den normaltasun berriarekin batera bertan behera geldituko dira? Eta norbanakook lehen bezala erlazionatuko gara?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!