Konfinamendua hasi genuenean iruditzen zitzaidan etxetik ateratzeko debekuak denbora soberan utziko zidala egin beharreko guztietarako, baita egunerokoan egin nahi eta iristen ez nintzen horietarako ere.
Behin errutina berrian murgildua, lehengo delako normaltasun horren iritsi nahi eta ezina ezarri da berriz, horri gehituz itxialdia, gerokoaren ezjakintasuna eta gauza asko faltan botatzea.
Nire buruari erran nion probetxua atera beharra niola berrogeialdiari, pendiente ditudan lanak bukatu, nahiz eta horiek konfinatuta egon edo ez amaitzekoak nituen. Beti errentagarritasunaren terminoetan begira, oraingoan, aurretik nuen denbora mugagabe horri. Zein barneratua dugun aldiro probetxuzkoa den zerbait produzitzearen obligazioa!
Nola barneratu dugun beti lehian egon beharra,bai geure buruarekin, bai lanean, harik eta hainbeste beharginen bizitza arriskuan jartzen duten.