Astelehen urdina

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2020ko urt. 20a, 15:48

Gaur omen da
urteko egunik deprimenteena,
Inglesez astelehen urdina
deitzen dutena,
urte berrirako asmoak
gelditzen baitira ezerezean.
Horregatik hoberena da,
erronka superzailik ez jartzea. 

Urtezaharreko desirak dira
nire nahirik behinenak, 
Maitasuna, osasuna eta dirua,
gutxienez bizitzeko nahikoa,
duela hamar urte eskatzen nituenez
dira oso bestelakoak.
Eta horiek denak baditudanez,
gutxi gorabehera,
nire bizitzak izaten jarraitzen du
iazkoarenaz bezalakoa.
Horregatik sentitzen naiz
benetan pribilegiatua.

2020a ondoezik hasi nuen,
infekzioz, bakteriaz eta gripeaz joa,
astelehen urdinean ekin diot
osatzeari hala-nola. 
Benetako ondoeza du, ordea, 
zilegia ez den munduak. 
Astelehen urdinaz kexatzen gara,
esplotazioak iraunarazten duen gizartean. 

Milioika animaliaren tortura,
itsasoan hiltzen diren errefuxiatuak, 
erahildako emakumeak, 
kartzelatan bahituriko lagunak;
baditugu horrelako milaka afera. 
Pribilegio bat da
hitz egin ahal izatea astelehen urdinaz. 
Hori ba huskeria!
Aitzakia besterik ez da,
opa nahi diodalako etorkizunari benetako askatasuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!