Denboraren joanaz idatzi behar nuen, bakoitzak dituen pertzepzioez, urte, ikasturte, urtebetetzeez; baina konturatu naiz bueltaka nabilela azkenaldian aldiro gai horrekin eta galdetzen diot nire buruari ez ote den irakurtzen ditudan liburuetako gaien eraginez.
Hain subjektiboa da denbora ere bai... Begiak istearkein iragan da ikasturte bat eta zenbat gauza aldatzen diren etengabe ohartzen naiz atzera begira.
Kolonbiatik eginen dizuet azken ikasturteko haitzarte hau, Leticiatik, Amazoniako atetik, hain zuzen. Eta horra sartzean denborak badu beste dinamika bat. Ahaztuko dut piska bat munduarekin konektatua egoteko etengabeko behar hori eta naturak ezartzen digun denboraren erritmoan jardunen dugu. Hemen amaituko dut, bada, konexioa joan baino lehen.