Plastikoaz

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2019ko ots. 4a, 17:23

Gero eta gehiago jartzen diot arreta eguneroko kontsumo ereduari, beharrezkoa iruditzen baitzait gizarte justuago eta etikoago baten bidean lanean bagabiltza. Diskurtsotik praktikara igarotzeko oinarrizko pausu bat da eta, kontraesanak izanen diren arren, gure esku dago ahalegina egitea, gure erosotasunetik piska bat aldentzea.

Plastikoaren aferaz hitz eginen dut orain, arazo larria baita egun. Ingurumena kutsatzen du, erreziklatze tasa baxua da, animaliak hiltzen dira plastikoa jateagatik edota hondakinetan korapilatuz itota.

Gure inguruari begiratzen badiogu plastikoz josirik gaude. Batzuetan frustagarria egiten zait plastikozko ezer erabili nahi ez izatea, baina aukerak gero eta anitzagoak dira. Pastikozko eduki oro badago zerekin ordezaktu. Horri arreta jartzea eta arduratsu ibiltzea besterik ez dugu egin behar.

Egia da, halaber, hemengo saltokietan plastikoari uko egiten dioten aukera gutxi daudela eta horretarako aukera hoberena herriko denda txikiak direla. Esaterako, fruta eta barazkiak plastikotan sartu beharrean, beste material iraunkorrago bat erabil genezake. Erran beharrik ez herriko dendetan erosteak lotura zuzena duela hautatzen dugun kontsumo ereduarekin, baina, plastikora itzuliz, bizitzan aldaketa txikiak egitearekin mesede handia eginen diogu ekologikoki okerrera doan mundu honi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!