Inposizioaren plaza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2022ko urt. 27a, 13:11

Ana Ollok Berriari emandako elkarrizketan ohartarazi du ihes egin behar dela euskara inposizioarekin lotzen duten diskurtsoetatik. Are, horretaz mintzo direnek gorroto diskurtsoa darabiltela esan du. Jakin badaki Euskararen II. Plan Estrategikoarekin itzuliko direla diskurtso horri dagozkion harrabotsa, gezurra eta zikina.

Gure hirian hainbeste mintzo dira inposizioaz, plaza bat ere mereziko lukeela: Inposizioaren plaza. Enrique Mayari bikain irudituko litzaioke. Hala ere, berak bestela eginen luke: 'plaza de la Imposición plaza'. Ez da deus berririk; bi legealdi atzerago hala egiten zuen ere. Gogoratu 'paseo 25 de Noviembre pasealekua' hura.

Azkena, Baluarte dagoen plazan egin du. Ezin izan dio inposizio bikoitzari eutsi: izena eta hizkuntza. Aurrerantzean, plaka batek gogoraraziko digu hura 'plaza de la Constitución plaza' dela. Inposizioaz ari direlarik, hara jo genezake, Inposizioaren plazara. Plakaren aurrean paratu, eta pentsatu: Inposizioa, zer da? Inposizioa, zu zara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!