Ostatua gailendu da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2021ko urr. 7a, 12:00

Ezin da dantzatu. Ausartuko nintzateke esatera historiako debekurik tristeena izan dela. Denbora luzez, ukatu egin dute dantzatzeko eta kantatzeko aukera toki anitzetan. Baita kalean diren terrazetan ere. Ostatu bateko langileak kontatua da: udaltzain saldoa joan zitzaien terraza batean musika tresnak jotzen ari zirenei, eta zera esan: "Ezin duzue hain alaia ez den zerbait jo?"

Joan den ostiraletik debeku hori, eta beste asko, bertan behera gelditu ziren Nafarroan. Egunkarietako azaletara eraman zuten ustezko normaltasunera buelta. Bitxia da, denek irudi berarekin apaindu zuten albistea: ostatuak. Jendeak barran eskatzea omen da normaltasuna berreskuratzen hasi garela iradokitzeko irudirik egokiena.

Jarri zezaketen jendea dantzan, antzoki bat beterik, zinema aretoan sartzeko ilara, aulkirik gabeko kontzertua... Baina ostatua gailendu zen, beste behin ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!