Euskararik gabe, Euskal Herririk ez

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2019ko aza. 8a, 12:52

Duela 40 urte sortu zen Euskal Herrian Euskaraz elkartea "euskara diglosiatik eta heriotzatik salbatzeko". Horretarako, aldarrikapena eta salaketa "modu praktikoan" egiteko konpromisoa hartu zuten. Hala egin du: asteroko bilerak, hamaika elkarretaratze, manifestazioak Euskal Herriko luze zabalean, ezabaketa asteak, hainbeste maite genituen parodia satirikoak kalean... Umorez, lagun artean, baina beti irmo eta zuzen.

Borroka handien anaia txikia izan da EHE, baina konplexurik gabekoa. Anaia txikia euskal askapenean, eta anaia txikia euskalgintzan ere. Askotan ikusezin, baina beti deseroso, baita abertzaleentzat ere.

Hamabost urterekin hasi nintzen EHEn militatzen. Hortik gutxira, gure dekadentziaren onena etorri zen, eta Iruñerrian EHEren taldeek eta militanteek behera egin genuen. Diglosia egoerak ez zuen behera egin, aitzitik.

40 urte igaro diren arren, ezinbesteko tresna da EHE. Euskararendako garai latzak heldu dira Nafarroan. Elkartea eraberritzeko hausnarketaren ondotik, EHE indartsu bat behar dugu, orain arte bezala, zapalkuntzari aurre egiteko. Euskararik gabe, ez baita Euskal Herririk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!