Nafarroako gaztelera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2018ko urt. 12a, 11:50

Gogoan dut amatxi harritu zitzaigula hark erabiltzen zituen hitz batzuk euskaraz zirela esan geniolarik. "Hara, euskara banekien, banekienik jakin gabe", esan ohi zigun, irri artean. Obanoskoa genuen amatxi. Berriki, hark txikitan ikasitako hainbeste hitz hiztegi batean bildu ditu Fernando Lopez de Labordak. Izarbeibar eta Mañeruibarreko hitzak dira. Asko eta asko, euskaraz. Euskara aditu baitaiteke inguru haietako zaharren erdal eletan.

Ana Beltran kexu da, errepideko seinaleak euskaratzeko 429.000 euro gastatu dituelako Nafarroako Gobernuak. Hori egitea "gaixotasuntzat" hartu du. Euskaraz jarrita gidariei "Euskadin" daudela sinestarazi nahi dietela leporatu die. Bukatzeko, betikoa: euskara gutxiengoak hitz egiten duela; baztertu beharra dagoela iradokiz. Beltran anderea, baina zer diozu? Nafarroako gaztelerak ere euskaraz egiten du-eta!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!