Egun on, buenos días.
Gumornin (sic.) ez baitakit euskaraz.
Zer nahiago duzu mediku euskalduna edo mediku ona?
Zure niniak ez du plazarik. Baina berdin du, zuk eginen diozu euskaraz etxean, ezta?
Ezin duzu epaitegi honetan euskaraz egin.
D ereduan ez dugu eskari gehiagorik, agian, inglesa eskaintzen ari garelako.
Udalak ezin du haren haur eskoletako eskaintzan moldaketarik egin.
Eskuorriak elebitan, baita Erriberan ere. Hau sinestezina da!
Hitzaldia gazteleraz eginen dugu, denek ulertu ahal izateko.
-Kafesne bat, faborez.
-¡¡¿¿¿Qué???!!
Telebistan, berriz ere, Mister Bean.
Gaur ez dago lanean euskaraz dakien funtzionarioa.
Erriberan ez da inoiz euskaraz mintzatu.
Nafarroa ez da lurralde elebiduna.
Ingelerak ate gehiago zabaltzen ditu euskarak baino.
What do yo choice? (sic.)
Lan Eskaintza Publikoan bi azterketa eginda, aukera bikoitza duzu.
Euskaldunen eskubideak babesteko egin dugu polizia operazioa hau.
Euskaldunak zarete euskarari kalte gehien egiten diozuenak.
Euskara jaurtitzeko arma bezala erabiltzen duzue, gizartea zatitzen ari zarete.
Xenofoboak.
Euskara bultzatzearen alde gaude, baina inposatu gabe, soilik borondatez.
Legearen baitan asko egin liteke zonifikazioa bertan behera utzi gabe.
Euskara inposatu nahi duzue.
Arrazoirik ez zaigu falta.
Bihar, eguerdian, autobus geltokian ikusiko dugu elkar.