"Ez dago kalitaterik euskaraz egindako ikuskizunetan". Dominique Burukoa Baionako Eszena Nazionaleko zuzendariaren hitzak dira. Frantsesez esandako hitzak. Agian ez zarete harritu, halako hamaika aditzeko jaioak baikara. Hori bai, gazteleraz edo frantsesez aditzen ditugu halakoak, eta errepikatzearen errepikatzeaz, azkenerako, batzuetan sinetsi egiten ditugu.
Egunotan, errepikatzearen errepikatzeaz, ia sinetsi dudan esaldi bat dut buruan: "TV3ek informazioa manipulatzen du". Gazteleraz aditu ditut kritika horiek, normalean katalanez ez dakiten lagunen ahotik. Denek onartu dute: isilarazi nahi duten Kataluniako Telebista Publikoak manipulatu egiten du.
Nik ez dut TV3 ikusten. Polòniako bideo batzuk Youtuben, ez besterik. Ez dakit zer informazio ematen duen, baina kasik sinetsi egin diet. Gero gogoratu naiz Euskaldunon Egunkariaz esan zituztenak. Horiek ere, gazteleraz, euskaraz tutik jakin gabe. Nik ere nahi nituzke halako segurtasunak eduki.
Aurrera TV3! Aurrera kazetaritza!