Euskararen alderdi praktikoa

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2018ko abe. 18a, 12:53

Sare sozialetan, azken aldian, euskarari buruzko laudorioak irakurtzen eta entzuten ari gara. Euskara munduko hizkuntzarik politena dela honengatik eta harengatik eta horrelakoak… Laudorioak beti ongi etorriak dira, nire aldetik arazorik ez horrekin baina hizkuntzak politak izateaz gain praktikoak dira, elkar ulertzeko balio baitute. Kontua da, gaztelania edo frantsesa beti aldamenean dugunez, euskararen jatorrizko funtsa, praktikotasuna, ahaztu eta euskararen alderdi sinboliko eta estetikoari garrantzi handia ematen diogula. Beste gauza bat da, esate baterako, osasun-zerbitzua Iparraldean izanda, Aguilera klinikan zainetik sueroa sartuko dizun erizainak xiringa erakutsi eta zuk: “je ne parle pas bien le français”, izutua esan, eta berak eskuaraz erantzuten dizunean. Ats ene, orduan, zeruko tronpetek hizkuntzen praktikotasunari kantu egiten diote; eta kirofanorako bidean anestesistak bere burua euskaraz aurkeztu, “kaixo Xabier Miura naiz eta lasai egon zaite”, esaten dizunean, orduan, munduko ikastola, D ereduko eskola eta euskaltegi guztiei eskerrak eman nahi diezu deklinabideek eta aditzen taulek elkar ulertzeko balio dutelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!