Apenas garrantzirik ez duen kontu txepel baten inguruan arituko naiz gaurkoan, inori axola ez zaion txorakeria bati buruz, baina ni pixkatto bat izorratzen nauena. Ez da beste munduko ezer hala ere hitz hori entzuten dudan bakoitzean, klarionak arbelean oker jotzen duenean bezala, hozkamina ematen dit. Tontakeria hau Navarra Confidencial blogean plazaratzen dituzten estilokoa da, hau da, pisuko garrantzirik gabekoa, baina adin bateko berezitxoentzat, ni barne jakina, benetan amorragarria. Egia da, hemen, publikoki esatea lotsa pixka bat ematen didala baina, from lost to the river, aizue. Bat, bi, hiru eta lau, esanen dut:
Zergatik halako batean Txantreari, La Txan esaten zaio? Nik dakidala, Txantrearen bertsiorik zaharrena Txandrea zen, d-z, baina La Txan? Nire bizitza guztian ez dut horrelakorik entzun…