Industria militarra eta gerra kapitalismoaren historiaren funtsezko elementuak dira.
Potentziek gerrara eta militarizaziora jotzen dute krisiek bere interesak arriskuan
jartzen dituztenean. Gerra baliabide publikoekin finantziatzeak murrizketak dakartza
Osasunbidean, hezkuntzan, etxebizitzan eta oinarrizko eskubideetan. Beraz,astu
militarra biderkatzeko Europak egin duen hautuak langile klasea prekarietatera
kondenatzen du.
Hori gutxi balitz, NATOk ez ditu herriak babesten; hedapen inperialistarako tresna
da, gatazkak-areagotuz, arma-karrera sustatuz eta herrialde askoren subiranotasuna
ahulduz. Euskal Herriak 1986eko erreferendumean aurka zegoela adierazi zuen,
Espainiako estatua NATOn sartzeari ezetz bozkatuz.
Justizia sozialaren aurkako borrokak lotura zuzena du gerraren eta militarismoaren
aurkako borrokarekin. Euskal Herria aske, feminista, sozialista eta antiarrazista nahi
badugu, gerraren aurka modu aktiboan egin behar dugu. Kapitalaren eta
suntsipenaren logikaren aurrean, justizia sozial eta herri-soberanismoan oinarritutako
gizartea nahi dugu. Ez dugu onartzen inposatu nahi diguten militarismoaren aldeko
hautua.