Azken asteetan biolentzia matxistaren banalizaziora heldu garela dirudi, egunero
basakeriak entzutera ohitu garela dirudi, baina nahikoa da.
Erailketak/ bortxaketak/ emakumeen kontrako biolentzia hau guztia aurrera
eramaten ari diren gizonak “normalak dira”: gure bizilagunak, gure lankideak, gure
irakasleak, gure senideak eta gure bikoteak dira, hau da, orokorrean edo gehienetan
ezagutzen ditugu.
10 urtez Giséle Pélicoten etxean, ohean zein gorputzean inpunitate osoz sartzen ziren
gizonak 26 eta 74 urte bitarteko; irakasleak, suhiltzaileak, politikariak, artisauak,
kazetariak eta bizilagunak ziren. Kasua aztertu zuten adituen arabera, inork ez zuen
patologia psikologiko nabarmenik, guztiak “normalak” ziren.
Emakume frantziarrak “biktima gisa aitortuko ez diren emakume horien guztien
izenean” epaiketa publikoa egitea erabaki zuen, bere esanetan lotsak bandoz aldatu
behar duelako. Prentsaurrekoan honakoa azaleratu zuen, lepoan zapi morea eskegita
zuen bitartean: “zuei esker borroka hau bukaerara arte eramateko indarra dut”.
Eskerrik asko Gisele, erakutsitako ausardiagatik, indibiduala kolektiboa
bilakatzeagatik, lotsa zein beldurra alderdiz aldatzeagatik, ahotsa altxatzeagatik, azken
finean, malkoak borrokatzeko grina bihurtzeagatik.