Trantsizio ekosoziala eta sindikalismoa

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urriza 2024ko api. 11a, 18:29

Krisi ekologikoaren ondorioz, erabat aldatuko da bizi dugun ekoizpen-, mugikortasun- eta kontsumo-eredu kapitalista. Gehiago edo gutxiago gustatu, enpleguak eragin handia jasango du. 

Etorkizuna nolakoa izango den imajinatzeaz gain, aldaketak bultzatu behar ditugu etorkizun hori nahi dugun norabidean joan dadin. Sindikalismoaren bidez, aurre egin behar diogu erronka horri, eta horrek esan nahi du trantsizio ekosozialak zeharkako ildo bat izan behar duela, ekintza sindikal guztia bideratzeko modu bat, ekintza sindikal hori koherentea izan dadin aurrean dugun erronkaren tamainarekin.
Eztabaidatzeko gutxi duen premisa batetik abiatzen gara: aberastasuna etengabe metatu eta materialak gero eta gehiago erabiltzen dituen logika kapitalista bateraezina da planetaren mugaekin. Horregatik, beharrezkoa da produkzio-prozesua eta sistema ekonomiko osoa eraldatzea. Denborak estutu egiten du gehiengo sozialen eta langile-klasearen zerbitzura dagoen eredu baterantz aurrera egiteko. Eredu hori lortzeko, bidezko trantsizioa egin behar da, baliabide biofisiko gutxiago erabiliz. Trantsizio honetarako kontuan hartu beharreko gai nagusi bat enplegu garbia eta kalitatezkoa sortzeko helburuari zentraltasuna ematea izan behar du.
Aurrera egin behar dugu gizarte bidezkoago, demokratikoago eta jasangarriago baterantz. Langile-klaseak eraldaketa horren parte izan behar du. Ez dugu aukeratu nahi lana galtzearen edo suntsipen kapitalistaren artean, eta hori ekintza kolektiboaren bidez borrokatuko dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!