Gaur egun, Nafarroan dugun amianto kopurua beldurtzekoa da: teilatuetan 6.000.000 metro karratu daude, Iruñeko azalera osoaren laurdena. Eta hodietan, 650 kilometro, hemendik Caceres bitarteko distantzia.
Uralitaren kokapenari dagokionez, bi heren Iruñerria, Erribera eta Lizarraldean dago, eta gehiena industriaguneetan kokatzen da. Kanalizazioak, ia-ia bere osotasunean Mankomunitate ezberdinen ardurapekoak dira.
Lan arloan, bere bizitzan zehar amiantoarekin aritu diren 3000 pertsona daude zerrenda ofizialean. Bi heren pentsionadunak dira, eta %86a, gizonak.
Horretaz gain, material honengatik arriskutsuak izendatutako 90 enpresa daude. Baina harrigarria da nola nahiz eta lan zentru ezberdinetako langile ohiak amiantoak eragindako gaixotasunak izan dituzten, ez diren klasifikazio horretan sartu. Horren adibide asko ditugu Nafarroan, adibidez, Arcelor Mittal.
Bide horretan, amianto guztia kentzearen erronka handia da, baina premiazkoa. Nafarroako Gobernuak, lan osasuneko politiken bidez, lehentasuna eman behar dio gaiari eta ez elkarrizketa soziala mantentzeari.
Horrela ez bada, amiantoa gure artean beste 600 urte iraungo duela aurreikus dezakegu.