Euskararen aurkako oldarraldia

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urriza 2023ko aza. 23a, 15:21

Mende luzez euskararen eta euskaldunon aurkako zapalkuntza gure nazioaren zapalketaren elementu nagusietakoa izan da. 

Klase zapalketak dimentsio ekonomiko argia du, baina baita kulturala ere. Sistema kapitalistak  homogeneizazio kulturala eragiten duelako, eta errentagarri diren kultur adierazpenak merkatuaren arauen arabera inposatzen duelako. Horregatik aldarrikatu behar dugu oraindik ere Pantailak euskaraz egotea, adibidez.

Hizkuntza minorizatuek duten abantailarik garrantzitsuena zera da: hizkuntza nagusiek lortzen ez duten lotura emozionalak sortzeko gaitasuna. Nortasunak likidotzen eta desagerrarazten dituen gizarte honetan. Euskarak nortasun kolektiboa eraikitzen laguntzen du. Euskarak  nor garen esaten digu behin eta berriro.

Euskararekiko kezka nabaria da zentzu ezberdinetan. Ezagutza teorikoa handitzen ari den bitartean, erabilera berriz oso modu nabarmenean jaisten hasia da. Gainera, gure hizkuntzaren aurkako eraso larriak ikusten ari ditugu: bai epaitegietan eta baita Nafarroako Gobernuaren jardunean.

Euskararentzat basamortu den gizarte honetan, euskaraz aritzeko arrazoi nagusia konpromiso militantea da. Horretan behintzat oraindik ere bizirik gaude. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!