Zaintza sistema kolokan

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urriza 2023ko aza. 9a, 15:26

Azaroaren 30an Greba Feminista Orokorra deituta dago Euskal Herrian, zaintza sistemaren
krisialdiari aurre egiteko.
Testuinguru honetan, garrantzitsua da emakume eta gizonen arteko zaintza-lanen banaketari buruz
aritzea. Izan ere, datuak argiak dira emakumeek zaintza-lanak bere gain hartzeari dagokionez. Gaur
egun ere, hauek direlako seme-alabak zaintzeko eszedentzien %86a hartzen dituztenak. Eta
senideak zaintzeko eszedentzien %75a.
Behin-behinekotasunari dagokionez, emakumeena gizonena baino 4 puntu handiagoa da ( %24,2
eta %20,5, hurrenez hurren), eta partzialtasunarekin ere berdina gertatzen da. Gizonen %7ak
kontratu partziala du, eta emakumeen artean, berriz, ehuneko hori % 26koa da.
Baina bada guztien artean nabarmentzen den datu bat: Administrazio Publikoan partzialtasuna
enpresa pribatuan baino bi aldiz handiagoa da (% 49,4). Nola izango ditugu zerbitzu publiko duinak
eta kalitatezkoak horietan lan egiten duten pertsonei hilero kontratua aldatzen badiete?
Langile klasea da zerbitzu publikoak gehien behar dituena. Aberatsek ez dute zerbitzu publikorik
behar, zerbitzu pribatuak ordaindu ditzaketelako.
Horregatik goaz grebara. Langileok zaintza sistema publiko, dohakoa, kalitatezkoa eta unibertsala
behar dugulako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!