Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako borrokan, pertsona migratuek pairatzen dituzten
indarkeriak azalreta behar dira. Bai laneko esparruan, bai gizartean bizi dutena, instituzio
eta legeek betikoratzen dituzte, politika eta erregulazio ezberdinen bidez.
Horren adibide da, batetik, erroldalortzea ezinezkoa bihurtzen ari dela kasu askotan. Eta
zailtasun etengabeak aurkitzen dituzte etxebizitza edota bestelako laguntzak eskuratzeko,
igerileku txartela eduki, medikuarengana joan eta beste baliabide askotarako.
Bestalde, badakigu pertsona migratueksostengatzend utela, hein handi batean, gizarte
bezala ditugun zaintza beharrak. Bitartean, amaiera eta atsedenik gabeko lan egun eta
asteak eta soldata negargarriak dira nagusi.
2022ko udan espainiako gobernuak atzerritartasun arautegia aldatu zuen. Aldaketa hori
ez zen giza eskubideen defentsaren ikuspuntutik egin. Asmoutilitarista eta
produktibistarekin eraman zuen aurrera, sektora batzuetan langileak falta ziren eta.
Atzerritartasun legea indargabetu behar da migratuak kriminalizatu eta prekarietatera
kondenatzen dituelako, oinarrizko eskubideak urratzearekin batera. Gutako bakoitzak ere
bere burua interpelatu beharko dueta erabaki sistema arrazista honen konplize izan nahi
duen, edo etsai.