Sahara

Erabiltzailearen aurpegia Pili Kaltzada 2022ko mar. 23a, 15:20

Tinduf-eko errefuxiatuen kanpamenduetara joan naizen guztietan, hurrengo tea beren etxean hartuko genuela agindu izan didate. Berdin gurera udan atseden eta bizi-poza hartzera etorri izan diren Saharako haur errefuxiatu guztiek. Denek, bakoitzak bere hitzekin, guk egindako apurra atzera nola eskertu adierazten dute horrela: beren etxean hartuta.  
Eta “etxea” ez da harrizko basamortu baten orekari eutsi ezinda altxaturiko adreilu-sorta zatar hori, noski. Beren etxea itsasoari begira dagoela esaten dute zaharrek eta haurrek. Lehenek ez dute ahaztu nahi; bigarrenek ez dakite zer den itsasoa. 
Mende erdia izango da laster etxegabetuta bizi direla, horrela bizitzeari hala deitzea badago, behintzat.  Herrien autodeterminazioa horixe da: etxera itzultzeko eskubidea. Hori ere ebatsi die Espainiako Gobernuak, beste behin ere. Zaharrek ez dute barkatuko eta gazteek ez dute ahaztuko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!