Kaixo Nerea,
Gaur zutaz oroitu naiz. Duela urte pila batetik ez dugu elkar ikusten, eta faltan botatzen
zaitut.
Atzo Nogaleran ibili ginen klaseko proiektu bat prestatzen. Bertara iritsi ginenean, betiko
eserlekua topatu nuen. Hiru agure zeuden eserita, baina gu ere, umetan han egoten
ginen. Gogoan dut urtero, Musika Eskolako kurtsoa bukatzean, uda hasi berria zenean,
korrika joaten ginela txoko hartara. Askari handi bat egiten genuen gero arte moduan, eta
eguzkipean jolasten genuen erlojuari erreparatu gabe.
Faltan botatzen ditut irrifarrak, piano noten gainetik entzuten ziren haiek. Faltan botatzen
ditut irailetik ekainerako adiskidetasunak, uda pasa ondoren lau pareta zahar haietan
berriz elkartzen zirenak. Faltan botatzen ditut nire bizitasun sentimenduak, eta faltan
botatzen dut altxorretan preziatuena, haurtzaroa.
Ez ahaztu inoiz nor zaren, eta zergatik.
Gaur egungo
Nerea.