Dakizuenez ni 2. batxilergoko ikaslea naiz, beraz ikasle bezala eskertzekoa dut Nafarroako Liburutegi publikotik bost minutura bizitzea. Toki polita egiaz; sabai garaiak, gela erraldoiak argi naturalez betetzen dituzten beirazko hormak, liburu apal zenbatezinak, besaulkiak, sofak, pasabide zabalak, arkitektura modernoa... Baina mahi gutxi. Gure liburutegia goizeko 8:30tatik arratsaldeko 20:30ak arte dago irekita, asteburuetan izan ezik, larunbatetan 13:30tan ateak itxi, eta ez ditu astelehenerarte irekitzen. Astean zehar ikastolatik hirurak aldera atera eta ez dut liburutegira joateko aukerarik, aiatzen naizenerako beteta baitago, larunbatetan ordea bai. Larunbat goizetan liburutegiak Port Aventura dirudi, ateak ireki baina ordu erdi lehenago dagoeneko ikasle ilara luze bat dago eraikinaren inguruan, aurrekoan denboraz larri nenbilen eta ate irekitzea pasata iritsi nintzen liburutegira. Sartu nintzenerako mahi guzti-guztiak beterik zeuden, baita besulki eta sofak, hauen aurrean dauden mahi txikien inguruan lurrean exeritako pertsonak ere ikusi nituen. Berrogeialdiaz geroztik aforo murrizketek areagotu badute ere, aurretik jada larria zen filmatzeko moduko egoera.
Ni etxera bueltatu behar izan nintzen, baina zortea izan zutenek liburutegia goiz hartan probestu ahal izan zuten. Etxera joan, bazkaldu, eta ikasteari berriro ekin baino lehen, azterketa garaian behintzat asteburuak horretarako baliatzen ditugulako ikasleok, ikasteko. Azken finean hori baita arazoa, gure liburutegiak eta gure hezkuntzak aurkako bideak hartu dituztela, guk ez dugula arkitektura modernorik behar, guk ez ditugula orduak apaletan liburu bila pasako, tira, gure liburutegia ez dagoela guretzako egina.