Rousseau jaikiko balitz

Erabiltzailearen aurpegia Mikele Lopez De La Hoz 2021ko mar. 18a, 15:39

Jaiotzen garenetik, gure lehendabiziko lana inguruan ditugun gauzak aztertu eta hauek onak edo txarrak diren erabakitzea da. Horrela egiten dugu jaki, ideia, kolore, pertsona, eta ekintza guztiekin; baita sentimenduekin ere. Modu honetan, tristura edo haserrea bezalako emozioak hasiera hasieratik gaitza direla adosten dugu, eta horixe pentsatzen ematen dugu bizitza osoa. Ordea, egunerokoan ikusten ditugu amorruz beteak edo goibel egon arren, aldatzeko gogorik gabeko pertsonak eta ez dira gutxi, zergaitik ba? 

Nire hipotesia? Emozio hauek sentitzea erosoa dela, desatsegina bai, baita maila berean askea. Triste gaudenean, egun txar bat izan badugu, badirudi gure gain jartzen diren itxaropen guztien maila jeisten dela; ez gara hainbeste arduratzen ingurukoekin jatorrak izateaz, une oro produktiboak izatearen legea sofan izozkiak jatearen nagitasunak ordezkatzen du, eta lasai egoteko aukera dugu. Era berean, haserre egoteak beste pertsona batean hainbeste gorroto ditugun ezaugarriak errurik gabe sentitzeko aitzakia ematen digu; bortitzak bihurtzen gara, epaitzaileak eta zintzoak, krudel puntu batekin, eta batezere inor baino hobeak, etsai guztien gainetik. 

Badirudi, txikitatik heroi eta maltzurrak desberdinduz, lehenengoen antzera jokatzen ikasiko genuela, azkenaldian ordea, gure burua gaiztoen lekuan kokatzea ez al da errezagoa?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!