Gezurti eta zintzo

Gaur 14 gezur kontatu ditut. Goizean, lagun bat agurtzerakoan, berak zerbait esan dit, nik ulertu ez eta errepikatzeko eskatu diot. Hiru aldiz errepikatu didan arren, nik ez dut hitz bat ere harrapatu, beraz ohiturak jarraituz, parre pixka bat egin eta aurrera jarraitu dut elkarrizketarekin. Hortaz, egunean zehar esan ditudan gezurrak kontatzea bururatu zait; eta etxera iristerakoan arduratu egin naiz, 14k zenbaki handia dirudi, gai honetan batez ere. 

Hala ere, esandakoei buruz pentsatzen, gutxi ere badirela konturatu naiz. Hauen zati handi bat nire gelakideekin hitzegiten bota dut, ez da datu garrantzitsurik egon, soilik egun batetik bestera ahaztuko diren gauzak. Analizatzen jarrita ere, pentsatu gabe esandakoak gezurrak ote diren planteatzen hasi naiz; eskatutako barkamen hutsak, "maite zaitut" zentzugabeak, baita ingurukoei egindako irrifarreak edo goizean goiz jarritako rimela, horiek gezurrak al dira ere? Erantzuna gustatu ala ez onartu beharra dago, eguna gezurrak kontatzen ematen dut, eta nik bezala zuek. Gezurrak esatea maltzurkeriarekin lotzen dugu halabeharrez, ordea, gehienetan gezurrak gure itsura hobetzeko, sekretuak babesteko, edo besterik gabe gauzak esan baino lehen ongi pentsatzen ez ditugulako erabiltzen ditugu. Ez dut uste inork gezurrik ez esatearekin mundua konponduko zenik, hare gehiago, pertsona baten zintzotasuna kontatzen dituen gezurrekin neurtzea ezinezkoa dela esango nuke. 

Beraz bihar adibidez, konta itzazue esaten dituzuen gezurrak, ziur harrituko zaretela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!