Gezurretazko lagunak

Erabiltzailearen aurpegia Mikele Lopez De La Hoz 2020ko abe. 17a, 15:34

Diotenez, hiru lagun mota daude; harremanean interesen bat daukana, ongi pasatzeko duguna eta benetakoa omen dena, birtutea motore duelarik. Aristoteles izan zen hau plazaratzen lehena eta ondoren beste milaka adituk berarekin bat egin dute. Ez dakit zuek baina nik txikitan bi eratako lagunak nituen soilik; nire lagunik hoberenak eta ezagutzen nituen beste pertsona guztiak. Egia da hazten goazen einean laguntza handiagoa behar dugula gure bizitzako oztopoei aurre egiteko, malda hauek gero eta garaiagoak baitira, eta beraz, gure inguruan ahalbidetzen ditugun pertsonekin zorrotzagoak bihurtzen gara. Aipatu beharra dago gainera, harreman berdinak izanda ere, bakoitzaren pertzepzioaren arabera laguntzat nor hartzen duzun alda daitekeela. Baina orokorrean esango nuke oso kategorikoak garela, zerk egiten du benetako lagun bat? Betidanik hor egoteak? Baldintzarik gabeko maitasunak? Eta hau horrela bada existitzen ahal dira benetako lagun perfektu horiek? Bizitza errealean pertsonak aldatzen goaz, ez soilik epe luzera baizik eta egunero jarrera aldaketak izaten ditugu ere, horrela ez da batere erreza beste pertsona batekin une oro bikainki enkajatzea. Hortaz gain, badaude urtean behin ikusi arren beti presente ditugun lagunak, ezagutu eta bapatean haiekin egunero hitz egiten dugun horiek, gelakide eta orduz kanpoko ekintzetakoak edo festetan soilik topatzen ditugunak, hauek ez al dira benetakoak? Zer esanik ez filosofo klasikoek ezagutzen ez zituzten sare-sozialetako "lagun" horiek. Pentsalari asko saiatu dira harreman pertsonal eta sentimenduei mugak jarrtzen, hala ere, ziurtatu dezakegun gauza bakarra hauek organikoak direla da: aldakorrak, ezustekoak, desberdinak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!