Asko dira gazte guztiak berdin janzten garela esaten dutenak, eta ados egon edo ez onartu beharra dago moda orain eta beti existitu dela, eta gazteak direla normalean jarraitzaile sutsuenak. Presio soziala, genero errolak edo dena delakoaren eraginez, gehiengoak hauek jarraitzen ditu, baina ez da pentsatzen dugun bezain aukera askea. Aintzinan, moda dirutza erakusle bat zen arren, gaur egun kontsumoaren areagotzea ahalbidetzen duen beste herreminta bat bihurtu da. Denok ezagutzen dugu gauzak hauskorrak egitearen estrategia, behar baino lehen dendara bueltatzeko jakina. Moda industrian, efektu hau goresten dute, urtaro bakoitzeko armairua goitik behera aldatu behar duzula sinestarazten. Modu honetan, arropa fabriketako makinak gelditu gabe dabiltza, mundua kutsaduraz eta haien nagusien poltsikoak diruz betetzen. Bitartean, bigarren eskuko dendak jantzi askoz ekologiko eta merkeagoz goraino ditugu. Ez hori bakarrik, azkenaldian modak hamarkada batzuk atzera egin duela dirudi, beraz ez dago aitzakiarik hainbeste produzitzen jarraitzeko, azkenengo tendentziak ere dagoeneko ekoiztuta daude. Moda berritzeari utzi badiogu, jantzi berriak zertarako?