Diane di Primaren Revolutionary Letters

Erabiltzailearen aurpegia Marina Lameiro 2026ko urtarrilaren 14a

Diane di Primaren Revolutionary Letters liburua 60ko eta 70eko hamarkadetako borroka iraultzaileen erdigunetik idatzitako poema gutun bilduma da; kaleetatik, komunetatik eta amatasunetik, ez akademiatik. Poemek praktikoa eta utopikoa nahasten dituzte: armagabetutako iraultza baten plano taktikoak dira batzuetan, nola antolatu, nola elikatu elkar, nola ihes egin estatuaren kontrolari; eta aldi berean barne eraldaketarako otoitz laikoak.

Di Primak gogorarazten du iraultzak ez duela soilik “lanpostu gehiago” edo “ongizate pixka bat gehiagorekin” konformatu behar: benetako aldaketak bizimoduaren eta desiraren egitura bera irauli nahi du, “dena eskatu” behar dela, ez gutxiena. Horregatik, bere gutunetan maitasuna eta zaintza ez dira bigarren mailako gaiak: elikadura, aterpea, haurren zaintza eta gorputzen askatasuna dira poetikaren eta politikaren muina, komunitateak eraikitzeko baldintza material eta afektiboak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!